Zuraren Tratamendua

UNE-EN 335-2 arauak egurraren erabilera motak zehazten ditu, hau da, kokatuta aurkitzen den egoeratan jasotzen duen lizun edo intsektu xilofagoen erasoen araberakoa.

Erabilera motak

Orokorrean zerbitzuan dagoen egoera

1

Barruan edo estalpean, lehorra

2

Barruan edo estalpean, noizbehinka > %20

3

3.1

Kanpoaldean, lur soroaren gainetik, babesturik

3.2

Kanpoaldean, lur soroaren gainetik, babesik gabe

4

4.1

Kanpoaldean, ur geza edo/eta lurzoruarekin kontaktuan

4.2

Kanpoaldean, ur geza edo/eta lurzoruarekin kontaktu handian

5

Ur gazitan

PROTEC-en 3 eta 4 erabilera motako egurra ekoizten dugu, hau da, kanpoan jartzeko egurra, lurrarekin kontaktuan dagoen egurra ere bai. Egoera hauetan egurraren iraunkortasuna bermatzeko, egurra mekanizatua izan eta gero tratamendu babesle bat ezartzen diogu, hots, pieza bukatuta dagoenean, autoklabean, Erregistroan inskribatua izan den bezala, Kromo eta Artseniko gabe.

BETHELL izenaz ezagutzen den prozesua autoklabean ekoizten da eta prozesu honetan, lehenik eta behin hutsa gauzatzen da egurrak duen airea eta uraren zati bat ateratzeko, ondoren presiopean, gatz hidrosolubleez osaturiko produktu babesle bat sartzen zaio penetrazioa nahikoa izan arte. Prozesua bukatzean, azken ustiapena egiten da egur barruan gelditzen den likidoa botatzeko eta etorkizunean ager daitezkeen exudakinak eragozteko, guzti hau, baimenduriko aplikagailuez aztertzen da, gaur eguneko legediak eskatzen duen bezalaxe.

Gure lantaldeak tratamendu prozesua zehatz-mehatz jarraitzen du eta horrez gain kanpotik datozen erakundeek prozesu guztia ikuskatzen dute: AITIM-ek (Egurraren ikerkuntza teknikorako erakundea) eta DR. WOLMAN-ek intsektu xilofago eta lizunaren kontrako erasoak 15 URTEKO BERMEA-rekin babesten du gure ekoizpena, nahiz eta lurrarekin kontaktu zuzena izan kanpoan jarritako egur kaltetua hornituko duela hitz emanik, beti ere erabilera normal baten ondorioz kaltetua izan eta gero.

Garantiaren baldintzak: Hornitutako piezak, aurreikusitako arrisku egoera mota baten arabera ipini behar dira, jaso diren bezalaxe, ez ebaki nahiz tratamendu osteko mekanizaziorik gabe. Bermea, erabilera normal baten ondorioz lizun edo intsektu xilofagoen erasoa jaso duten piezen itzultzean datza, baina bere itzulketarako beharrezkoa den esku lana da duen gastu bakarra. Berme hau aurrera eramateko erosketa ordainagiria aurkeztu beharko da, igortze data bermearen hasera izaki eta hartzailea delarik erreklamazio hau gauzatu dezakeen pertsona bakarra. Berme honek ez ditu ur geza edo gazitan murgildutako piezak barne aintzat hartzen. Bestalde, egurrak duen zuntz izaera kontutan harturik, lur azpian instalatutako elementuak lurzoru drainagarri baten pean instalatzea gomendagarria da, piezako zuntzetatik sar daitekeen uraren irteera ahalbideratuz.