EGURRA mendeetan zehar gizakiak erabili duen elementu bizi eta naturala da, hala ere, gaur eguneko teknologia aplikatuz, etorkizunerako aukera eta abantaila handiak dituen material berri bezala aurkezten zaigu. Bere ezaugarri naturalez gain, autoklabe tratamenduaren prozesuari ezker, kanpo erabilera bermatzen duen material honek paisaian ongi integratzen diren elementuak sortzen ditu.

Egur ziurtagiriari buruz ari garenean, iraunkortasunari buruz ari gara hizketan; egur hau era kontrolatu batean kudeatutako basoetatik datorren elementu bat da, baso hauetan zuhaitzak fotosintesiaren bidez atmosferako CO2a finkatzen dute Oxigenoa askatzen dute eta Karbonoa erabili, beste gauza batzuen artean, egurra sortzeko eta Lurraren berotzea ekiditen laguntzen dute. Material berriztagarria da gure basoetan ekoizten jarraitzen delako. Honen harira, PEFC sistemari esker, PROTEC basoko produktuen zaintza katearen barnean dago; hortaz baso kudeaketa iraunkorraren sustapenarekin dugu hartuta konpromisoa.

Egurraren ekoizpenaren energia kontsumoa nahiko baxua da, altzairua edo betoiarena baino askoz baxuagoa, bestalde, egurra kanpoan edukitzea bezain egoera desegokietan ere ,tratamenduaren prozesuekin egurraren iraunkortasuna era esponentzial batean handitzen da. Orobat, Bioziden legedia indarrean jarri denetik hona, erabilitako produktu babesgarriek ingurugiroarekiko eta osasunarekiko egokitasun eta jarrera egokia erakutsi dute.

Kontutan hartu beharrekoa

Egurra “arnasa” hartzen duen produktu natural bat da, hau da hezetasuna xurgatu eta berriz ere bota dezake giro lehorreko egoeretan. Beraz, material honen jarrera normalaren berezko ondorio bezala, egurrean arrakalak agertzea erabat naturala da eta ez du bere karga estatiko eta iraunkortasunean eraginik; hortaz ez da erreklamazio arrazoi bezala hartzen.

Bestalde, egur pieza bakoitza, egitura eta zuntz eroapenaren aldetik bakarra eta alde-ezina da. Egitura ezberdin hau dela eta, egurrari ematen zaion kolore ez-uniformea halabeharrezkoa da eta horrek egurrari bere berezko xarma ematen dio. Eskaintzen dizkizuegun produktuak iraunkortasunaren bermerik handiena dute, ondoren mantentze edo beste produktu batzuen aplikazioaren beharrizanik gabe, hala ere, erabiltzaileak nahi izanez gero, margo eta lassures… etab. -ren aplikazioa ere onartzen dute.