Legezko Jakinarazpen honek (hemendik aurrera, “Legezko Jakinarazpena) http://www.protecmadera.com (hemendik aurrera, Weba) Interneteko atariaren erabilera arautzen du. Protec Protección y Tecnología de la Madera S.L. B48915755 IFK-dunak; Prol Betsaide S/N, Aptdo correos 92, 48230, Elorrio, Bizkaia-n du egoitza soziala.

Legeria

Orokortasunez, Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL eta web honetako zerbitzu telematikoaren erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren menpe daude.

Alderdiek espresuki uko egiten diote egokitu lekiekeen edozein foruri eta espresuki Bilboko auzitegi eta epaitegien menpe jartzen dira hitzarmen honen baldintzen interpretazioan edo egikaritzean sor litekeen edozein gatazkaren ebazpenerako.

Jabetza intelektual eta industriala

Webguneen edukiaren jabetza intelektualaren eskubideak, berauen diseinu grafikoa eta kodeak Protec Protección y Tecnología de la Madera SL-ri dagozkio eta, beraz, debekaturik geratzen da horien erreprodukzioa, banaketa, jakinarazpen publikoa, aldaketa edo webguneekin egin litekeen beste edozein jarduera gauzatzea, ez eta iturriak aipatuz ere, Protec Protección y Tecnología de la Madera SL-en baimen idatziarekin ez bada. Web gunean dauden izen komertzialak, edo edozein motatako marka eta zeinuak beren titularren jabetzakoak dira eta legez babestuak daude.

Estekak (link)

Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL webguneko esteka edo linken presentziak helburu informatiboa besterik ez dauka eta ez da inola ere berauek erabiltzeko iradokizun, gonbite edo aholkua.

Datuen konfidentzialtasuna eta babesa

Abenduaren 13ko Izaera Pertsonaleko Datuen Babeseko 15/1999 Lege Organikoa kontuan edukirik, Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL-k Erabiltzaileari jakinarazten dio badela izaera pertsonaleko

datuen fitxategi automatizatu bat Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL-k beretzat eta bere erantzukizunaren pean sortua, Erabiltzailearekiko harremanaren mantentze eta gestioa gauzatzeko helburuaz, edota informazio eginkizunetarako. Zuk berariazko baimena ematen duzu zure datuak aipatutako fitxategian gordetzeko eta Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL-k bere merkataritza-produktuei buruzko informazioa bidali ahal izateko. Baldintza orokor hauek onartzeko unean, Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL-k Erabiltzailearen datu batzuk jaso beharko ditu, bere zerbitzuak emateko ezinbestekoak.

Fitxategi eta formularioen erregistroa

Erregistroko formularioa betetzea derrigorrezkoa izan daiteke webgunean eskaintzen diren zenbait zerbitzu eskuratu eta gozatu ahal izateko. Eskatzen diren datu pertsonalak ez emateak edo datu pertsonalen babes politika hau ez onartzeak harpidetzeko, erregistratzeko edo izaera pertsonaleko datuak eskatzen diren edozein

promoziotan parte hartzeko ezintasuna suposatzen du.

Abenduaren 13ko Izaera Pertsonaleko Datuen Babeseko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu Erabiltzaile gisa egin duzun erregistrotik lortzen diren datuak bere fitxategi batean sartuko dituela Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL- k, honen egoitza sozialaren helbidea, Prol Betsaide S/N, Aptdo correos 92, 48230, Elorrio, Bizkaia delarik 1720/2007 Errege Dekretuan ezartzen diren segurtasun neurriak inplementatuak izaki.

Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da sartu diren datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren erantzule bakarra; beraz, Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL guzti honetatik eratorri daitekeen edozein erantzukizunetik at geratzen da. Erabiltzaileek bermatzen eta erantzuten dute betiere eman dituzten datu pertsonalen zehaztasunaz, indarrean egoteaz eta benetakotasunaz, eta behar bezala eguneratuak edukitzeko konpromisoa hartzen dute. Informazio osoa eta zehatza erregistro edo harpidetza formularioan ematea onartzen due erabiltzaileak.

Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL-k ez da berak landu ez duen beste iturriren bat aipatzen duten informazioen egiazkotasunaren erantzule eta, beraz, ez du bere gain hartzen aipatutako informazioaren erabilpenetik erator litezkeen balizko kalteen erantzukizuna. Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL-k beretzat gordetzen du bere webguneetako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea; informazio horretarako atzipena mugatu edo eragotzi ere egin lezake. Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL salbuetsia geratzen da Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL-k emandako informazioan legokeen oker, akats edo hutsen ondorioz Erabiltzaileak jasan lezakeen edozein ezbehar edo kalteren erantzukizunetik, baldin eta informazio hori Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL ez den beste iturriren batetik hartua bada.

Cookieak

Ez da cookierik erabiltzen.

Helburuak

Caritasen helburuak Erabiltzailearekiko harremana mantentzea eta kudeatzea dira, bai eta informazio lanak gauzatzea.

Adingabekoak

Gure zerbitzuetako batzuk bereziki adingabekoei zuzendu beharra egokitzen den kasuetan, Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL-k datu pertsonalak jasotzeko edo, behar izanez gero, datuen tratamendu automatizatzeko beraien adostasuna eskatuko die guraso edo tutoreei.

Datuak hirugarrenei lagatzea.

Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL-k ez dizkie erabiltzaileen datuak hirugarrenei lagako.

Atzipen, zuzenketa, ezabatze eta aurka egiteko eskubideen erabilpena

Erabiltzaileak bere komunikazioak bidali eta atzipen, zuzenketa, ezabatze eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu Interneteko helbide honetan: wwwprotecmadera.com, edo posta arruntez helbide honetara zuzenduz: Prol Betsaide S/N, Aptdo correos 92, 48230, Elorrio, Bizkaia. Eskubide hauek erabiltzeko, Datuen Babeseko Agentziako urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioaren arabera, ezinbestekoa duzu zeure nortasuna Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL-en aurrean egiaztatzea, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia bidaliz edo Zuzenbidean baliokotzat hartzen den beste edozein baliabide erabiliz. Dena dela, erregistro datuak aldatu edo ezabatzea gure webgunean bakarrik egin ahal izango da, aldez aurretik erabiltzailea eta pasahitzarekin identifikatu ondoren.

Segurtasun neurriak

Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL-k Datu Pertsonalen babeserako legez exijitzen diren segurtasun mailak ezarri ditu, baina halere bere esku dauzkan beste neurri gehigarri batzuk ere instalatzen ahalegintzen da Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL-en ardurapean utziak izan diren Datu Pertsonalen galera, erabilpen desegoki, aldaketa, baimendu gabeko atzipen eta lapurretak eragozteko. Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL-k ez du bere gain hartuko interferentzia, hutsegite, etenaldi, birus informatiko, telefoniako matxura edo sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboaren deskonexioengatik erator daitezkeen ezbehar edo kalteen erantzukizuna, baldin eta arrazoi horiek Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL-i egozgarriak ez badira; eta telefono linearen matxura edo gainkargek edo Datuen Prozesu Zentroetako, Internet Sistemako, edo beste sistema elektroniko batzuetako gainkargek sistema elektroniko honen erabilpenean eragindako atzerapen edo blokeoei, edota hirugarren pertsonek Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL-n kontrolpean ez dauden legez kontrako sartzeen bidez eragin lekieken kalteei dagokiona. Dena dela , Erabiltzaileak kontuan eduki behar du Interneteko segurtasun neurriak ere ez direla erabat menderaezinak.

Onarpena eta Baimena

Erabiltzaileak, Protec, Protección y Tecnología de la Madera SL-ren aldetik datu pertsonalen babes eta baldintzei buruzko informazioaren tratamendu automatizatua jaso, onartu eta baimentzen duela adierazten du, Datu Pertsonalen Babeseko Politika honetan adierazi den eran eta helburuetarako. Datu Pertsonalen babesari dagokionez, atarian eskaintzen diren zerbitzuetako batzuek berariazko aurreikuspenak eta baldintza bereziak eta eduki ditzakete.