GOLF ZELAIAK – KIROLGUNEAK

Golf zelaietarako berariazkoak diren elementuak ekoizten ditugu, hala nola, entrenamendu guneetarako egiturak, buggietarako babes langak, seinaleak, altzariak, etxolak etab. Beste kirol eta jarduera ludiko batzuetarako elementuen gauzatzean eta bilakaeran lagundu dugu, besteak beste, futbol zelaien hesitzeak, bolerak, petanka jokotokiak, etab.