PROIEKTUEN BILAKAERA

Gure bezeroen proiektuetan hartzen dugu parte hasieratik, beraien ideien diseinuekin estuki esku-hartzen, kasu bakoitzean egokien dagokion araubidea ezarriz, elementuen tamaina egokia lortuz, sor daitezkeen eragozpenak konponduz eta batez ere bezeroek dituzten ideiak errealitate bihurtuz.

Guzti hau aurrera eramateko software erremintez baliatzen diren ongi prestaturik eta motibaturik dauden pertsonak ditugu. Software erreminta hauek hiru dimentsiotan eginiko diseinuak erakusten dituzte, pieza bakoitzaren dimentsio eta erabilgarritasun egokia frogatuz.

Lortutako diseinua, bezeroari azken emaitzaren ideia hartzen lagundu diezaion krokis baten bidez aurkezten da eta emaitza ikusi ondoren lehentasun eta beharrizanen arabera egin dakizkioke aldaketak.

Proposatutako ebazpena onartu ondoren, krokisetik zuzenean informazioa jasotzen duten kontrol numerikodun makinetan mekanizatzen dira pieza hauek, beraz lortutako emaitza, hasieran espero zen berbera da.